XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Markiña ORRILLAREN LENENGOAOrrilla! Ames-illa.
Inguruak loretan, txoriak abeslari, kukua eskolan ondo ikasitakoari ekin ta ekin, eguzkia dizdizka, biotzak pilpil... Orrelakoxeak izan oi dira Orrillari buruzko amesak.
Baiña tremesak...
Orrillaren ate-atea, beintzat, Langille-eguna, uretan beratuta agertu ta joan jakun.
Eta agur mendirako gure ames gozoak! Goizean lo-gelako leioa edegiaz batera
Olako eguraldiagaz nun, ba, obeto, merkeago ta osasuntsuago? Mendira ezin; kalean, barriz, naizta egarririk ez, txurrut eta txurrut ekin bear... Zergaitik ez ete dakigu beste ezer egiten?.
ISIDRO DEUNAEguzkia be baserritar-zalea ete dogu? Egun orretan argi ta arro agertu zan, jantzirik ederren ta dizditsuenekin.
Eguzkiaren antzera kaleratu jakuzan alboetako baserritarrak be: alai, nasai, garbi, apain ta patxada aundiz.
Euren eguna zan.
Soloetako neke ta izerdiak santutu zituan isidro Deunarena.
Amaiketan Meza Nagusia Xemein`go Eleizan, itzaldi eder ta guzti.
Ondoren,
Biotza, biriak, odol-sakada ta abar.
Asmo txalogarria auxe, benetan! Gaizo-zuztraiak sarritan ixil-ixillik eta miñik emon gabe azpi-lanean jardun oi dirata.
Norbera konturatu orduko, barriz, ondo sendatzeko beranduegi askotan.
Egun andietako oitureari jarraituz, bazkaria belu samar; lege-legekoa ta egunari egokona.
Arratsaldean edozenbat joku solasgarri pelota-tokian.
Eta azken baten,
Alkartu, baserritar jatorrok, eta eutsi zeuonari al dozuenik ondoen.
BATEO TA ERIOTZAKOrrillaren 5`ean iru Bateo izan genduzan: Miriam, Sabat eta Unai umetxoenak.
Sakatu gogoz, txikitxuok, amatxoren bularrari, laster txaka-txaka asteko.
Zorionak zuoi ta gurasoai!.
Aitarenera joan jakuz Pepita Gomez eta Murga`tar Jose Mari.
Murga Jauna sarritan izan zan
Berari zor dautsaguz Markiña`tik Aulestia`rako ta Larruskain`erako bide barriak.
Orrillaren 16`an il da Bidarte jauregian, 97 urtegaz.
Goian begoz gure anai-arreba maiteok! Otoitz bat euron alde.
Senitartekoai gure samin-agur zintzoa.
EUSKAL-JAIAOrrillak 12.
Euskal-jai bikaiña erriko pelota-toki ederrean; ago-barrua luzarorako gozatuta utzi dauskuna.
Ango jarleku ugariak naiko izan ez ta gaiñetikoak ekarri bear.
Badogu inguruetan euskal-egarria!.
Sekula iru ordu laburrago ta motxagorik! An ziran Arratia`ko Oiartzunak, an Lertxundi, Zerutxu Dantza-taldea ta Pantxoa ta Pello bikote maitagarria.
Guzur-muga osteko abeslariok eskuak txaloka andituta ta biotz-begiak negar-malko gozotan ipiñi euskuezan.
Ekin ta aurrera, mutillak! Emendikuok ezin doguna zuok al dozue-ta.
Ikustekoa izan zan Zerutxu`ko gaztetxoen ekiñaldia; batez be
Dantza-antzeko au gitxi ezagutzen da, zoritxarrez, gure artean.
Izan be ez da ain zarra.
Aurreko gizaldian Durango`ko Euskal-jaietarako berein-beregiz asmatua.
Bertsoak Mogel`en
Zoragarria Zerutxu`ko txikiak egindako lana! Zorionak, Amutxastegi`tar Felipe! Zure neke ta izerdiak gozatuak izango ziran, ziur, arratsalde atan, zeure-zeurea dozun talde orrek irabazitako txalo ugari ta beroekin.
Dantzak eta olakoak folklorekekeriak dirala? Ez! Folklore bai, baiña ezetariko
Folk-lore = Erri-jakintza.
Orixe! Erriaren muiñetik sorturiko kimu jori mardula.
Zugatza maite, ta kimuak ez? Guk, beiñipein, ez dogu adar bako zugatzik nai Euskalerrian.